XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduan agintzen daben iru griñotatik datoz beste griña guztiak (Jn 2,16).

11. Gauza guztiak gozatzeko,
ez ezertan gozorik artu nai.
Diran guztien jabe egiteko,
ez ezeren jabe izan nai.
Guztia izatera eltzeko,
ezertan ezer izan naiez bizi.
Gauza guztiak jakitera eltzeko,
ez ezertan ezer jakin nai.
Atsegin ez dozunera etorteko,
atsegin ez dozun lekutik joan.
Eztakizunera
eztakizun bidetik joan.
Eztaukazunera joateko,
eztaukazunetik joan bear dozu.
Ez zarana izatera etorteko,
ez zaranetik joan bear dozu.

12. DANA IRISTEA EZ ERAGOZTEKO ARAUA
Zerbaiti begira gelditzen bazara,
danera joteko indarra galtzen dozu.
Danera osoan etorteko,
danean ukatu bear dozu zeure burua.
Eta danaren jabe egitera eldu orduan,
biotza ezeri emon barik euki bear dozu.
Bestela, danean zerbait osoro euki nai izatekotan,
zure ondasuntegia Jainkoagan ez daukazu osoro.

13. Onelako billustasunean aurkitzen dau arima Jainkozaleak bere bakea eta atsedena; ezeren zaletasunik izan ezean, ezerk ez dau gorantza nekatzen ez ezerk berantza sakatzen, bere apaltasunaren dendun-dendunean dagoelako.

Baiña izeren irritsik dauanean, orixe bera dau nekagarri.